
ZALDIBIA
2009-07-03 | 13:36:08
Zaldibiako Ezker Abertzalearen ustez «arduragabekeria galanta» da udala Aldundiaren esku uztea
«Herriarekiko konpromisoa» berretsi eta lanean jarraitzeko asmoa azaldu dute
Zaldibiako Udalean dituzten karguak uzteko Aralarrek hartutako erabakiaren aurrean, Ezker Abertzaleak «lanean jarraitzeko prestutasuna eta determinazio osoa» duela azaldu du, eguerdian egindako agerraldian. Aralarrek hartutako erabakia «arduragabekeria galanta» dela salatu dute, «Zaldibiako herriaren etorkizuna Zaldibiatik kanpora» erabakiko baita hemendik aurrera. Honen aurrean azaldu dutenez, «ez dugu onartuko Zaldibiako udal kudeaketa kanpotik burutzea».
ORDIZIA
2009-07-03 | 12:22:22
San Jose egoitzako langileek greban segiko dute irailaren 15a arte
Ordiziako alkate Jose Migel Santamariak langileen aldarrikapenak negoziatzeari uko egiten jarraitzen duela diote
San Jose egoitzan Eulen enpresaren kontratupean lanean ari diren langileen batzarrak irailaren 15a arte greban jarraitzea erabaki du. ELA sindikatuak eta Euleneko langileek salatu dutenez, Jose Migel Santamaria Ordiziako alkateak uko egiten die langileen aldarrikapenak negoziatzeari. «Alkatearekin edukitako azken bileran esan zigun berdin zitzaiola greban egon edo ez egon. Bost axola zaio 50 emakume diskriminatzea eta dirudienez, bost axola zaio baita ere ze egoeratan dauden egoitzako egoiliarrak. Alkatearentzat garrantzitsuena akordiorik ez egiteko Diputazioak emandako agindua betetzea da».
BEASAIN
2009-07-03 | 11:47:43
104 urteko Margarita Telleria beasaindarra hil da
Margarita Telleria Gurrutxaga, Beasainen bizi zen gabiriarra, atzo hil zen 104 urte zituela. Joan den astelehenean bete zituen Telleriak 104 urte, eta Patxi Plazola alkatea eta Malu Valles zinegotzia joan zitzaizkion etxera zoriontzera lore sorta batekin. Telleria pozik zegoen bere urtebetetze egunean eta etxera zoriontzera joan zitzaizkion denei eskerrak eman zizkien.
Goierri
2009-07-03 | 10:13:06
Presoen argazkiak kentzeko agindua zabaltzen ari da
Zumarragako txosnetako oholtzako pankarta kendu du Ertzaintzak, eta Ordiziako gaztetxera ere joan dira
Euskal presoen argazkiak kentzeko agindua zabaltzen ari da. Atzo arratsaldean, 15:00ak aldera, Zumarragako Santa Ixabel jaiak direla eta txosna gunean dagoen oholtzatik euskal presoen argazkiak zituen pankarta kendu eta zaborretara bota zuten ertzainek. Ordiziako gaztetxera atzo goizean, 08:00etan, joan zen Ertzaintza, eta atarian dauden herriko presoen argazkiak kentzeko mehatsua egin zuen.
Goierri
2009-07-02 | 19:45:54
Goierri eta Sakana bailarak senidetu egingo dira uztailaren 12an
Bi eskualdeetako udal agintariek harreman instituzionalak eta sektorialak estutu nahi dituzte
Goierri Behearen eta Sakanaren (Nafarroa) arteko harremanetan aurrerapausoa eman nahi dute bi bailaretako udalek. Uztailaren 12an Aralarko San Migelen (Nafarroa) ospatuko den senidetze ekitaldiarekin loturak indartu eta elkarlana bultzatu nahi dute. Gaur egin dute ekimenaren aurkezpena Zegaman, bi bailaretako hainbat alkate bertan zirela. Goierri beheko 18 udalek eta Sakanako 15ek sinatuko dute senidetze agiria.
$('#fade').cycle();
2009-06-26 09:06:53
Goierriko eta munduko saltsak. | Lardaxkan
Azoka
X. Garagardo Azoka
ORDIZIA, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan - 2009-07-02
Musika
Loretxe eta Fiachras taldeen kontzertua
ORDIZIA, Ordiziako Gaztetxean - 2009-07-04
Txindokiko desafioa
Abaltzisketako plazatik Txindoki gainera korrika igotzeko desafioa hirukoteak irabazi du, Xabier Lasari minutu soil bat aterata. Hitza
Datua
333 haur
Etorri dira Txernobil ingurutik Euskal Herrira, horietatik 8 Goierrira. Hitza
Goierri
Peio Gonzalez Foru Ogasuneko Diputatuak jakinarazi duenez, telefono bat jarriko dute iruzur zantzuak sumatzen dituzten herritarren eskura, iruzurtiak sala ditzaten. Zer iruditzen zaizu ekimena? iruzur zantzurik sumatu al duzu zuk? nolakoa?
Jasotako azken mezua:
2009-07-01
Bera hasi dadila ejenploa ematen, bere inguruan izango du zer salatu! ...(+)
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.